lunes, 19 de octubre de 2009

WEB 2.0 BIDEOREN IRUZKINA

Argi dago, gero eta gauza berri gehiago sortzen direla, eta aurrerapauso handiak etengabe gertatzen ari direla. Bideo honetan, web 2.0-ra nola aurreratu garen azaltzen du. Bideo honen ekarpen berriena izan da denok garela, hau da, edozein izan daitekeela, interneten edo sarearen partaide. Izan ere, erabiltzaileak gara web 2.0-ren oinarria: guk igotzen ditugu argazkiak, bideoak….eta nahi dugun informazioa.




Baina, web 2.0 honek, alde txarrak ere dituela esan dezakegu: alde batetik, guztiok edozein webetara sartu ahal izateak, eta edozein motatako informazioa bilatu ahal izateak, komunikabide tradizionalek (telebista, prentsa, irratia…) protagonismoa galtzea ekarri du. Beste alde batetik, egia da informazio gehiago bila edpo truka dezakegula, hainbat bideo ikus dezakegula…baina, egia da ere, hainbeste informazio egonda, oso erraza dela bilatu nahi dugun informazio horretan akatskl egotea. Eta, beraz, ez gara beti sarean ipintzen duenaz fidatu behar.




Hala ere, hainbat alde txar izan arren, nire ustez, egokia iruditzen zait web 2.0-ren aurrerapen hau.

No hay comentarios:

Publicar un comentario