lunes, 26 de octubre de 2009

Informazioarean gizartea

</blockquote>
Hona hemen informazioaren gizartearen bideo interesgarri bat:

http://www.youtube.com/watch?v=CzYzVXxbAoA

domingo, 25 de octubre de 2009

Tim O´Reilly


Tim O´Reilly 1954an jaio zen Cork-en (Irlandan). O´Reilly Mediaren (editoriala) presidente eta fundatzailea da. Software librearen bultzatzailea da eta web 2.0-ren autoreeako bat ere bada. Honetaz gain, Perl hizkuntzaren garapenean parte hartu du. O´Reillyk literaturan jarri zuen interesa, eta 1975ean, Harvardeko unibertsitatean Klasiketan lizenziatu zen. Geroago, informatikan eta informatikako liburuetan interesa jartzen hasi zen. Horrela, hainbat libururen autore bihurtu da, danak bere argitaletxeagatik argitaratuak.
Harvarden graduatu ostean, 1092an “The Whole Internet User´s Guide & Catalog” publikatu zuen, Interneti buruzko lehenengo liburua izan zena. Eta 1993an Interneteko lehenengo portala sortu zuen: Global Network Navigator, geroago AOL bihurtu zena. Geroago, 2000. urtean, “Safari Books Online” egin zuen, Interneten bidez liburuak erosteko lehenengo lekua izan zena. 2004an hitzaldi baten hartu zuen parte, eta bertan web 2.0-ren kontzeptua publikoki azaldu zuen.

lunes, 19 de octubre de 2009

WEB 2.0 BIDEOREN IRUZKINA

Argi dago, gero eta gauza berri gehiago sortzen direla, eta aurrerapauso handiak etengabe gertatzen ari direla. Bideo honetan, web 2.0-ra nola aurreratu garen azaltzen du. Bideo honen ekarpen berriena izan da denok garela, hau da, edozein izan daitekeela, interneten edo sarearen partaide. Izan ere, erabiltzaileak gara web 2.0-ren oinarria: guk igotzen ditugu argazkiak, bideoak….eta nahi dugun informazioa.




Baina, web 2.0 honek, alde txarrak ere dituela esan dezakegu: alde batetik, guztiok edozein webetara sartu ahal izateak, eta edozein motatako informazioa bilatu ahal izateak, komunikabide tradizionalek (telebista, prentsa, irratia…) protagonismoa galtzea ekarri du. Beste alde batetik, egia da informazio gehiago bila edpo truka dezakegula, hainbat bideo ikus dezakegula…baina, egia da ere, hainbeste informazio egonda, oso erraza dela bilatu nahi dugun informazio horretan akatskl egotea. Eta, beraz, ez gara beti sarean ipintzen duenaz fidatu behar.




Hala ere, hainbat alde txar izan arren, nire ustez, egokia iruditzen zait web 2.0-ren aurrerapen hau.

lunes, 5 de octubre de 2009

Bideoa aproba

Kaixo,

Garazi Ugartetxe naiz eta hau da hemendik aurrera erabiliko dudan bloga. Haur Hezkuntza ikasten ari naiz eta Haur Hezkuntzako teknologia berriei aplikaturiko bloga izango da hau.

Bideoa sartuko dut blogean ikus dadin: